Jaume
Curriculumaren definizioa
Curriculum hitzak “bidea esan nahi du, baina esanahi bat baino gehigao ditu; hezkuntzan arloan maila jakin bat edo unibertsitateko ikasketak lortzeko behar diren ikasgaien eta jardueren multzoa eta helburuak jasotzen ditu. Hitz hau, hezkuntzaren jarraibidea bezala defini genezake
Curriculumaren oinarriak
Curriculumak 5 oinarri ditu:
· Lehenengo oinarriak izaera filosofikoa du.
· Bigarren oinarria testuinguru sozialarekin doa loturik.
· Hirugarren oinarria, oinarri epistemologikoa da.
· Laugarren oinarria ezagutza psikologikoa da.
· Bosgarren oinarria, oinarri pedagogikoa da.
Espainiako eredua: curriculumaren mailak
Espainiako estatuan 4 curriculum maila daude, eta maila bakoitzak bere helburuak ditu, eta eduki multzoek maila bakoitzean gainetik zer landuko den azaltzen dute:
Lehenengo mailan: OCD (Oinarrizko Curriculum Diseinua) dokumentua da, zer noiz eta nola ikasi esaten duen.
Bigarren maila: ikastetxeen erantzukizuna da, eta eskoletan dauden beharrak egoki daitezke. Dokumentua ICP (Ikastetxearen Curriculum Proiektua) du izena.
Hirugarren maila: ikasgelaren maila da, eta maila honetan irakasle bakoitzak bere ikasleen mailaren arabera lantzen du curriculuma.
Laugarren maila ikasleari dagokio, bere helburu pertsonalizatuak ezartzen dira
Curriculumaren diseinua
Curriculumaren diseinuak 5 zati ditu:
Helburuak: hezkuntza prozesuei esker, teoria eta praktika, lortu nahi dena da. Hezkuntzari lotutako helburu pedagogikoak, eta helburu hauek ezartzea pedagogiari dagokio. Helburuak 3 motatakoak izan daitezke:
1. Jakintza arlokoak.
2. Trebetasunak.
3. Jarrerak.
Edukiak: Curriculumaren edukiak hautatzen den diseinuaren araberakoak izango dira. Tradizioan ohikoa berez, edukiak “barnerateko” fasean curriculumaren zuzeneko helburuak izatera ere iritsi arte. Edukiak 3 motatakoak izan daitezke:
1. Jakitearekin lotura.
2. Egiten jakitearekin lotura.
3. Izaten jakitearekin lotura.
Metodologia: jarduera batzuk lortu nahi diren ikaskuntzen izaerak bere-bere dituenak dira. Jarduera horiek proposatutako jarduera metodologikoekin, helburuekin eta edukiekin bat etorri behar dira. Nolanahi ere, bat etorri dira proposatutako jarduera metodologikoak eta horiekin lotutako helburu eta edukiak. Jarduera metodologikoak 2 motatakoak izan daitezke:
1. Irakaslearenak.
2. Ikaslearenak.
Baliabide didaktikoak: Curriculumare edukiak eta jarduera gehienak gauzatzeko tresnak behar dira euskarri gisa. Baliabideen arloan askotan ekonomiaren irizpidearen arabera hartzen dira erabakiak; horren ondorioz, ikastetxearen eta ikasleen baliabideetara moldatu behar dute irakasleek ikaskuntzan erabiliko dituzten bitartekoak planifikatzerakoan.
Ebaluazioa: planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da honen bidez. Ebaluazioa 2 zatitan banatzen da:
- Hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa, ikastetxearen edo ikasgelaren errealitatera ondo egokituta curriculumaren planifikazioa aurrera eramateko behar diren elementu guztiak sartzen dira.
- Prozesuen eta emaitzen ebaluazioa: ikasleek ikasitakoa neurtu eta baloratuko da. Aurreikusitako helburuen ebaluazioa ezinbestekoa izango da atal honetan, eta aurreikusi gabeko emaitzak ere kontutan hartuko dira.
Ezkutuko curriculuma
Izendapen anbiguo samarra da. Eskolaren eraginpetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa izendatzeko erabiltzen da. Era berean, izendapen beraz baliatzen gara curriculumaren hiru mailetako batean ere berariaz agertzen ez diren eskolaren hezkuntza arloko jarduerez aritzeko.
Laburpena
Curriculuma tresna konplexua baina aldi berean erabilgarria eta praktikoa da. Curriculumak oinarri asko hartzen ditu bere barruan, azken batean, hezkuntzarekin zerikusia duen guztia har dezakegu curriculumaren osagai bezala.
Espainiako curriculumaren eredua hiru mailatan banatzen da: politikoa, ikastetxekoa eta gelakoa. Hemendik jarraituz, eskolako estrategiak lantzen dira: helburuak, edukiak, baliabide metodologikoak, bitarteko didaktikoak eta ebaluazio sistemak aukeratzea.
Azkenik, curriculum ezkutuaz hitz egiten da, bere esanahia zein den eta bere jatorria zein den azaltzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario