martes, 30 de mayo de 2017



E-PAPERZORROA

Kurtsoa amaitzen ari da eta azken sarrera honekin bukaera emango diogu Didaktika Orokorraren irakasgaiari. Irakasgai honetarako blog hau sortu genuen, hainbat testuren laburpenak egiteko eta hemen islatzeko. Baina beste motatako ariketak ere landu ditugu lauhilekoan zehar.

Blogari hasiera emateko eskola bizipenei buruz hitz egin genuen, ariketa honen helburua etorkizuneko irakasle bezala gure haurtzarora edo eskola egunetara bueltatzea zen.


Bigarren lanak oinarrizko hezkuntzako curriculuma hobeto ezagutzea zuen helburu. Ariketa honetan Jaume Serramonaren testu bat irakurri genuen non oso zehatz azaltzen zen zer zen curriculuma.

 Hurrengo lanarekin denbora dexente egon ginen. Baina ulergarria iruditzen zaigu, azken finean dokumentu potolo bat maneiatzen edo gutxienez bertan kokatzen ikasi genuen. Heziberri 2020-ri buruz hitz egiten ari naiz. Bertan irakasleek eman behar duten guztia, noiz eta nola azaltzen da.


Heldu genion hurrengo ariketa José Moyaren bideo batzuk ikustea eta konpetentziei buruzko galdera batzuei erantzutea zen.

Irakasgai honetan ikusi dugun bezala curriculumak garrantzi handia dauka batez ere gure lanerako. Horregatik taula bat osatu genuen non curriculumaren mailak zehaztu genituen.

Geroago egin genuen ariketa libreagoa izan zen, argazki hizlariak zuen izena. Bertan argazki batzuk aukeratu behar ziren haurtzaroarekin eta hezkuntzarekin zerikusia zutenak. Honen helburua gu pentsaraztea zen gaurko egoeraren inguruan.

Klase erdiari testu batzuk irakurtzea eskatu zien gero aurkezpen bat egin ahal izateko. Hauek hezkuntza berrikuntzen inguruan zioazen. Egon diren erreforma guztiei buruz hitz egin zuten eta nola eragin zuten gaur egun ezagutzen dugun hezkuntza sisteman.

Erreformen testuen ondoren Metodologia Aktiboei buruz hitz egiten hasi ginen. Hasieran gure ezagutzei egin genien erreferentzia, baina geroago ikertzen hasi ginen eta lanaren bukaeran aurkezpen bat egin genuen. Aurkezpena bisuala egin genuen kartografia baten bidez.

Kurtso ia amaieran ebaluazioaren txokora pasatu ginen. Oraingoan liburu baten lehenengo bi kapituluak irakurri genituen eta honi buruzko galderei erantzun genien. Baina ez ziren testuari buruzkoak bakarrik, Heziberrik duen ebaluazioaren ikuspuntua ere aipatzeko eskatzen zuen.

Irakasgaiari amaiera emateko, lauhileko lanik handienari heldu genion. Hau unitate didaktiko bat sortzea zuen helburu. Bertan gai bat aukeratu behar genuen eta ikastola batean erabiltzeko prestatu behar genuen. Gure kasuan txapapoteari buruz egitea erabaki genuen.

Blog honen amaierara heldu gara. Kurtso honetan landutako edukiak laburbiltzen saiatu naiz eta irakurketa erraza izatea espero dut. Hasieran zaila izan zen irakasgaia jarraitzea nahiko abstraktua bata, baina azkenean maneiatzeko gai izan naizela uste dut.

Hurrengo baterarte!








No hay comentarios:

Publicar un comentario