martes, 30 de mayo de 2017


Curriculum ezkutua  (Montoni)


Sarrera

Durkheim “La evolución pedagógica en Francia” obran eskolen  hedapenari buruz hitz egin zuen eta bertan bere eboluzioa deskribatu zuen bere eskola-sozializaio ikuspuntua adieraziz.

50. hamarkadan herrialde garatuetan gero eta gehiago eztabaida gehiago daude.Hezkuntzaren antolaketa zalantzan jartzen da eta egoera berri batera eramaten ditu: herriko ikasleen eta eskola tradizionalaren topaketa.

Soziologia berriaren helburu batzuk edukiak jainkotzea da, bakoitza bere testuinguru sozialean jartzea eta guztiak hezkuntzarako eskuragarritasunaren aukerari uko egitea. 

60. hamarkadatik aurrera eskolaren egoera nahiko liskartsua bihurtzen da eskolak beste eskola kultura batetik datozen haurrei kultura desberdin bat irakasten saiatzen denean. Bizikidetza kulturala existitzen ez bada, ikasleek ez dituzte atzean dauden beharrezkoak diren kontzeptuak barneratzen.

**Gai honetatik hainbat galdera sortzen dira; esate baterako, Zergatik eskolak esaten duena baino gehiago irakasten du? Ezkutuko curriculumaren existentzia beti ezkorra da?, Badago egoera hau aldatzeko modurik?...

Curriculuma

Gizakiak kulturan beharrezkoa du denboran zehar babesteko eta honekin batera bere ideiak eta existentzia babesteko. Behar honetatik sortzen da curriculuma, ikasketa esanguratsua transmititzen duen dokumentua sortzetik.

Curriculumak hainbat esanahi hartzen ditu. Alfredo Furlan-ena honako hau da: “el currículo es el resultado de la actividad global de la escuela, no solamente lo que pasa en las aulas, también lo que pasa en pasillos fuera de las aulas”. Curriculumak ez ditu bakarrik klase barruko ezagutzak haintzat hartzen; baloreak, ideologia eta ezagutzak esaterako ere barne hartzen ditu. Curriculumaren atzean hezteko asmoa dago, eta honela ikaslek zer eta nola  ikasi behar duten argitzen da.

Gure interesei begiratuz, curriculuma hiru atal sakonagoetan banatuko ditugu: curriculum formala, errealea eta ezkutukoa.

Curriculum formal edo proposatuarekin hasiko gara. Ikaskuntza irakaskuntza prozesuaren planifikazioa ahalbidetzen du estruktura metodologikoei dagokienez: amaiera, baliabide, testuinguruko teknika eta baldintza, akademiko eta administratzaileei buruz hitz egiten ari gara hain zuzen. Orduan esan dezakegu curriculum formala ezagutza abstraktuei, trebetasunei eta trebezia teoriko praktikoei forma eta neurria ematen dioten guzta da.

Orain curriculum erreala edo bizitakoari buruz hitz egingo dugu. Oinarrian hau curriculum formala praktikan jartzean datza. Noski prozesuan behar dituen aldaketak eginez klasea era egokian joan ahal izateko eta ikasleek irakasgaiak erraztasun gehiagorekin ulertzeko eta ikasteko. Mota honen barruan eskola eta klaseko antolaketa sartzen dira. Ikasle bakoitzarentzat curriculuma aurrera eramateko era desberdina da, nahiz eta hezkuntza uniformea izan, umeek era desberdinetan interpretatzen dute.

Azkenik, curriculum ezkutua zer den aipatuko dugu. Prozesu pedagogikoen atzean ezkutatzen dena dela esan dezakegu. Curriculum ezkutua formalarekin batera ematen da. Ezkutuko curriculuma ez dago ikasketa planetan ikasketa sistemaren arautegian ere ez. Ezkutuko curriculuma intuiziotik dator, irakasleek jakin gabe dakitela esaten da, baina ezkutukoa berez ez dago ezkutua.

Curriculum ezkutuak forma desberdinak har ditzake, ezjakintasunaren arrazoiak, omisioaren arrazoiak, arrazoi akademikoak, ingurunekoak, administratiboak eta ideologikoak.

Laburbilduz, curriculum formalak eragina ez duenean, curriculum ezkutura jotzen da.

Ikuspuntu askoren arabera curriculum ezkutua izaera ideologiko bat ematen du.  Hauetako batek curriculum ezkutuak ideologia ofizial baten adierazpena da.  ezkutuko curriculumaren eraginkortasuna bere errealitatea egiaztatzean aurkitzen da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua amaitzean bete egiten delako. Beste interpretazio baten arabera curriculum formalak berrkiuntzak ekarri ezin izan dituenean, gai asko ez dira kontuan hartzen. Modu honetan curriculumak era inplizituan orain arte egindakoa eta pentsatutakoa berdin jarraitzeko erabiltzen da. 
Curriculum ezkutua hezkuntza eraldatzeko metodologia bat da. Profesionaltasunak lana eta eguneroko bizitza banatzea lortu du, hau da, gizakia bere ingurutik banatu du. Horregatik hezkuntzaren kostatik negozio bat sortu dute. Esan daiteke curriculum ezkutua erritual bat dela bizitza modernodra moldatzeko. Curriculummota hau ezin da gurasoen edo irakasleen esku utzi, ezin izango dutelako kontrolatu eta arrazoi honengatik hezkuntza beste batzuengan erabakitzen da, orain eta etorkizunean horrela izango da.

Beste ideia bat agertzen da non esaten duen ikasleak etorkizuneko gizarteak aurrera eramateko jakintzak behar dituzten. Gainera, irakasleek ez dakite gainean daukaten lan eta ardura guztia, guzti hau sistemak inposatuta. Aurreko ideia Althusser-en hitzak izan ziren.

Pedagogia kritikoa eta ezkutuko curriculuma

Giroux-en arabera hiru teoria nagusi daude eskolen rola azaltzeko:
Egitura-funtzionala den ikuspuntua: eskoletako arauak eta baloreak eskolan bertan sortzen dira.
Ikuskera fenomenologikoa: ezagutzak objektiboak dira hezkuntza hau soziologiarantz bideratuta badago.
Ikuskera kritiko erradikala: hau pedagogia erradikaletik sortzen da. Ikuspuntu hau pedagogia tradizionalaren eta pedagogia liberalaren aurka sortu zen erantzun bezala.

Marxismoa eta postestrukturalismoa izan dira ikasketak, hezkuntza-ikerketak eta pedagogia kritiko garaikidea sustatu dutenak. Bi orientazio hauek borroka eta sorkuntza berresten dute, eta irakasle eta ikasleek gizartearen gatazken, gatazka akademikoen, gatazka teorikoen eta kultura gatazken bidez garatzea lortzen dute. Ikuspuntu honetan esaten da bi orientazioek esaten dutela eskola erantzunen eta posizionamenduen leku bat dela.

Lehen aipatu bezala eskolek gehiengo kasuetan posizionamendu bat hartzen du. Esate baterako klase sozialekoa, arrazakoa eta generokoa. Eskolek gure gizarteari eta hizketan paper oso garrantzitsua jokatzen dute.

Girouxen ustez  bai irakasleek eta bai ikasleek informazioa jaso, ekoiztu egiten dute eta bitarteko lanak egiten dituzte. Teoria honen helburua eskolek ezaguerak ez ezik, jendea ere prozesatzen dutela frogatzea zen.


Bukaera

Jendeak curriculum ezkutuari buruz daukan ideia nagusia ezkorra da. Orokortze hau horrela izanda, gizartea aldatzen ez bada ere, eskolek hau erabiltzen jarraituko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario