Ebaluazioa
1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación
1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Ebaluazioa: irakasleek haurren onurak eta gabeziak zeintzuk diren jakinda, gabezi horietan laguntzea haien ikaskuntza-prozesua hobeagoa izateko.
Kalifikazioa: irakasleek hainbat irizpide kontutan hartuz, zenbakien bidezko nota bat jartzean datza.
1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
Ebaluazio formatiboa: ebaluazio prozesu guztien helburu nagusia da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea. Ebaluazio mota honek ikasleak bere akatsak zuzentzeko eta irakasleak hobeto lan egiteko balio du. Irakaskuntza-ikaskuntza sistema hobetzeko hiru funtzio daude:
- Ikasleek ikaskuntza sistema hobetzea.
- Irakasleek euren praktika hobetzea.
- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea.
Ebaluazio mota honetan nagusi diren instrumentuak kasuen metodoa, mind-mapak, eztabaidak… dira.
1.3 Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
Ebaluazio prozesuan ikaslearen inplikazioan datza, ikaskuntzan hobetzea ekartzen dituen abantailak eta konpetentzia batzuen lorpenarengatik. Hauek dira konpetentzia batzuk:
- Ikaskuntza hobetzea.
- Autonomia pertsonala, autorregulazioa eta ikasten ikastea hobetzea.
- Analisi kritikoa eta autokritikaren gaitasuna garatzea.
- Pertsonak formatzeko eta hezkuntza demokratikoa garatzeko oinarrizkoa da.
- Gelaren giroa hobetzeko eta bizikidetasun problemak ebazteko balio du.
- Irakasleen heziketaren konbentzimenduarekin eta eskolako proiektu kurrikularrekin koherentzia izan behar du.
Irakasleek ikasleekin irakaskuntza-ikaskuntzari buruz mantentzen dituzten elkarrizketak indibidualak edo taldekoak izan daitezke. Autoebaluazioarekin edota koebaluazioarekin ere erlazionatuta egon daitezke, bai eta autokalifikazioarekin eta kalifikazio dialogatuarekin ere.
Ebaluazio partekatua egoteko, hiru era desberdin daude: indibidualki, lan taldeka edota bileraz.
1.4 Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberri 2020-ren arabera ikasleak zer ikasi duen balioesteko irizpideak edo erreferenteak dira ebaluazio irizpideak. Definizio hau nahiko hurbil dago testuan ematen denarekin. Ebaluazioaren erreferentziak lorpen adierazleak dira, hauek ebaluazio irizpideek finkatutako lorpena zer probabilitaterekin lortu dituzten seinale dira.
Edukiak ebaluatzeko eginkizuna baliabideak zenbateraino eskuratu diren ebaluatzeko erreferentzia dira ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak, hau da, konpetentziaz jarduteko behar diren adierazpen, prozedura eta jarrerazko edukiak zenbateraino eskuratu diren ebaluatzeko erreferentzia.
Konpetentziak ebaluatzeko ez dira ikasitako baliabide guztiak mobilizatu behar, bakarrik ebaluaziorako sortu den arazo-egoera ebazteko behar direnak.
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu.
Ebaluazio irizpideak:
Ikaskuntza zer motatakoa eta zer zailtasunekoa izango den esaten dute.Ebaluazio irizpideen helburua ikasleek benetan ikasi duten aztertzea da, eta ez da materia baten gaurkotasunera egokitu behar.
Ebaluaziorako baldintzak:
Ikasleak bere aktibitate edo ariketak ebaluatuak izateko, bete behar dituen kondizioak. Ikasleek ezarritako kondizio edo arauak bete beharko dituzte.
Ebaluaziorako jarduerak:
Ebaluazio jarduera hauen helburu nagusia prozesuan jaso diren ezagutza, konpetentzia, esperientzia horiek ebaluatzea da.
Ataza-Jarduerak:
Ikasleei beraien ikaskuntza prozesuan barneratutako konpetentzia,ezagutza, eduki horiek barneratu dituztela erakusteko eskatzen diren ariketa edo jarduerak dira.
Ebaluazio teknika-prozedimendua:
Termino hau erabakitzeko garaian eztabaida handia egon da, prozedimendu edo teknika denominatzearekin. Ebaluatzeko jarraituko den modua da hau.
Behaketa sistematikoa:
Espilizituki jasotzen ez diren aktibitateen ebaluazioa.Ariketa hauek izan daitezke: Etxeko lanak,jarrera,parte-hartzea…
Ahozko hartu-emanak:
Gela barruan ikasleen artean edo gertatutako dialogo intrapertsonalak. Hauen ebaluaziorako ez dago instrumentu zehatzik. Hauen ebaluaketa konplexuagoa gerta liteke.
Probak:
Ezagunak diren proba espezifikoak dira, momentuan egindako aktibitate bat ebaluatzen da. Hauen artean ezagunak dira, azterketak. Ebaluazioa modu zehatz batean egiten da eta gehienetan kalifikazioarekin harremanduta dago.
Ikasleriaren ekoizpenen analisia:
Aurretik aipatutako aktibitateak ebaluatzeko balio du, ikasleren kuadernoa, besteak beste. Irakasleak material fisiko bat izan ohi du ikaslearen ariketa ebaluatzeko. Adibidez errubrika.
2.2. Ebaluazio instrumentuak. Definizioa eta instrumentuen adibideak aipatu.
Ebaluazio instrumentuak aktibitate edo helburuak betetzeko eta aztertzeko behar diren material edo prozedimenduak. Instrumentu hauekin, ebaluazioaren nondik noragoak adieraziko dira. Hauen erabilera nagusia ariketak ebaluatzeko da. Instrumentu bat adibidez azterketa edo errubrika izan daiteke. Adibideak:
- Irakaslearen koadernoa, ondo egituratua ego egiturarik gabekoa izan daitke.
- Ikaskuntza espezifikoko ariketak egitea: laborategiko praktikak, ikaskuntza proiektuak, kasuen azterketa…
- Ikasleen prozesuak jarraitzen dituzten fitxak.
- Autoebaluazio, berdinen arteko ebaluazioa eta partekatutako ebaluazio prozesuak burutzea.
- Hezkuntza ikerketa zikoak eta dinamikak. Irakasleen etengabeko fomakuntzan datza.
2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
Maila bakoitzean irakurmena, idazmena, mintzamena eta entzumenaren maila zehazten duten irizpideak.
3. GAIA. Introduccción a la creación y uso de escalas descriptivas y rúbricas
Errubrika hau gure UD-ko lehenengo mailako antzerkia eta bigarren mailako kalifikatzeko irizpideak daude, eta honekin,
Antzerkia aurrera eramateko ideiak eman ditu/ Idazteko trebetasuna erakutsi du
|
Bikain
|
Oso ondo
|
Ondo
|
Nahiko
|
Gutxi
|
Antzerkia prestatzerakoan inplikatu izan da
|
Bikain
|
Oso ondo
|
Ondo
|
Nahiko
|
Gutxi
|
Emanaldian gogotsu parte hartu du
|
Bikain
|
Oso ondo
|
Ondo
|
Nahiko
|
Gutxi
|
Taldean lan egin du
|
Bikain
|
Oso ondo
|
Ondo
|
Nahiko
|
Gutxi
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario