Haurtzaroa eta ikaskuntza
Niretzat haurtzaroa garai alai eta zoriontsua izan behar dela uste dut. Nire kasuan horrela izan zen. Gehiegizko babesa izatea ez dela onuragarria uste dut, ez baitiete umeei askatasuna ematen ingurua ezagutzeko. Lehen gurasoak ez ziren hain beste kezkatzen umeek kalean egiten zutenaz. Gaur egun, ordea, umek gehiegi babestuta daudela uste dut. Egun osoan kontuz ibiltzeko esaten, edo ez zikintzeko, eta errieta bota etxera lokatzez beteta etortzen badira. Etapa honetan arduragabekeriaz gozatzeko aukera izan beharko lukete, naturarekin kontaktuan egon eta lagunekin jolastu. Beldurrik gabe jokatu eta esperientzia berrien aurrean ez makurtu.
Gaur egungo haurtzaroa ez dela gurera iruditzen pentsatzen dut. Parkera futbolera atera ordez, etxean egoten dira kontsolarekin. Edo gelditzekotan, guztiak mobilekin edo aparatu teknologikoekin egoten dira. Gurasoek gehiegizko babesa ematen diete eta horrek gero ondorio negatiboak ekar ditzake: autonomia gutxiago izatea adibidez. Beste puntu garrantzitsu bat erosten dizkieten jostailu eta gauza materialak dira, gehiegizkoak dira. Horretaz gain, teknologia berriak direla eta, gaur egun bederatzi edo hamar urtetako umeek primerako mugikorrak ,ordenagailuak, telebistak, tabletak... dituzte, eta zertarako?
Eta gero beste errealitate batzuetako haurtzaroak daude. Hirugarren munduko umeek ez dute normalean haurtzaro on bat. Gosea adibidez bi lekuetan ezbehar bat da, baina lurralde horietan egoera normal bat bezala hartzen dute.
Hezkuntzari dagokionez, azken urteetatik hona nahiko aldatu dela agerikoa da. Lehen ikasketak ez ziren hain hain garrantzitsuak. Ikasketak ez izanda ere lana lortu ahal zenuen. Gaur egun kontrakoa gertatzen da; titulu asko eskatzen dituzte eta hala ere ez da lanik lortzen. Gainera, egiten ari diren murrizketa guztiekin, hezkuntza publikoak baliabide urriagorekin lan egin behar du. Horrek metodologia aktiboen aplikazioa zailtzen du, hauetarako hezkuntza tradizionalean baino material gehiago behar baitira. Horretaz gain, gobernua aldatzen den bakoitzean hezkuntza sistema aldatzen bada, kaosa sortzen da. Hezkuntza sistema bat nire ustetan oinarri finkoak izan behar ditu baina aldi berean gizarte berrira moldatzeko gaitasuna ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario