martes, 14 de febrero de 2017

7/02/2017
Ikastola garaia gogoratzen dizkiguten argazki/objektuak

(Ez dakit zergatik ez dit uzten deskargatutako argazkiak jartzen. Espero dut drivetik ikusi ahal izatea, linkeatuta dauden hitzak dira)
Irudi honek nire ikastolan egiten genituen aktibitateetako bat da, danborrada hain zuzen. Egun hauek nahiko bereziak ziren, danborrada baino egun batzuk lehenago guztiok entsegu bat egiten genuen. Guztiok esaten dugunean, kurtso osari buruz ari naiz, eta esperientzia dibertigarria izaten zen. Gainera, San Prudentzio, Gasteizen bakarrik ospatzen den festa bat da eta horrela balio gehiago ematen zaio. 
Gaur egun daukan oroitzapena oso ona da. Etorkizuneko irakasle bezala horrelako gauzak egitea gustatuko litzaidake. Umeak ondo pasatzea ez ezik, gure lana eta gogoak islatzeko modu on bat dela uste dut. 

Beste irudi hau ikastolaren eguna edo "ahotsu"-ren eguna da, ikastolako maskota "ahotsu" zelako. Egun honetan ez genuen klaserik ematen, argazkian ikusten den bezala plastikozko peto moduko batzuk egiten genituen eta bertan pegatina bat itsasten genuen. Ikastola egunean gurasoak ikastolara etortzen ziren, baina ez ziren denbora guztian gurekin egoten. Bertan, zenbait pintxo, izozki eta goxoki erosteko postuak jartzen zituzten.
Esperientzia polita zen eta gainera zure klasekoak ez ziren beste pertsonekin egoteko aukera zenuen. Jokoak eta musika ez ziren falta, noski. Irakasle bezala ekintza aberasgarria dela uste dut, umeak ondo pasatzeaz gain familiaren eta ikastolaren arteko harremana sendotzeko balio duela uste dut.

Argazki hau futbol txapelketa txiki batean parte hartu ondorengoa da. Ikusi daitekeenez, neskak bakarrik jolastu genuen eta esan beharra dago partidu guztiak galdu genituela. Baina bi edo hiru egun entrenatu genituen eta gero txaoelketa izan zen. Gainera, beste neskak astero entrenatzen zutela nabaritzen zen. 
Partidu guztiak galdu arren, oso ondo pasatu genuen eta ikastolaren aldetik neskak kiroletan sartzeko modu on bat dela uste dut. Gainera bi kurtsoetako ikasleak joan ahal ziren, beraz, beste pertsona batzuekin egoteko aukera izan genuen.

Honako argazki hau gabonak ospatzen genuen egunean izan zen. Oso egun berezia zen Olentzero klasera etortzen baitzen eta goxokiak ematen zizkigun. Egun honetan neskaz edo baserritarrez janzten ginen eta gabon-kantak abesten genituen. 
Ekintza hau baliagarria dela uste dut gabonei eta Olentzerori egun berezi bat eskaintzen zelako. Gainera, umeei gabonen garrantzia ulertzeko eta disfrutatzeko aukera ematen zaie.

Honako argazki honetan ez dut ondo gogoratzen txango bat izan zen ala udaleku moduko batean geunden. Gogoratzen dudana da oso gustora geundela eta jolas asko eign genituela. Jolas horiek naturarekin zerikusia zuten eta horietako batean pista batzuk jarraituz beste batzuk aurkitu behar genituen eta horrela saria lortu harte. Galderak noski naturarekin lotuta zeuden. 
Irakasle bezala ikasitakoa lantzeko metodo on bat dela uste dut. Ondo pasatzeaz gain edukiak barneratzen dituztelako. 

Argazki hay ez da lehen hezkuntzan geundenekoa baina inauteriak gure egun gogokoenetarikoa zen eta nolabait honi buruz hitz egiteko aproposa dela uste dut. Bistan denez ez genuen klase normalik egiten. Egun batzuk lehenago guk geuk egiten genuen gure mozorroa plastikozko poltsekin, kartulinekin, pegatinekin, etab. Horretaz gain, dantza txiki bat prestatzen genuen kurtsoko ume guztiak. Egun honetan klasetik ateratzen ginen eta areto nagusira joaten ginen bakoitza bere kurtsoarekin eta gure txanda ailegatzen zenean prestatu genuan dantza erakutsi behar genuen. 
Horrelako ekintzak eta egunak prestatzea dibertigarria izateaz gain umeak motibatzeko balio duela uste dut. Horrelako aktibitateak gogoz egiten dituztelako eta asko inplikatzen dira. 

Argazki 7.

Irudi honek duen esanahia ez du zerikusirik komikiak irakurtzearekin. Gure euskara liburuan, orrialde batzuetan bineta batzuk zeuden lagunen arteko elkarrizketa bat erakutsiz. Taldeak egin ondoren bakoitzak pertsonai bat aukeratzen zuen eta bere papera egin behar zuen. Hamar minutu eta gero klasearen aurrean jarri behar ginen eta antzerki txiki bat egin. 
Lehen aldietan ez zen erraza ez geundelako ohituta, baina kurtso bukaeran errazago egiten zen eta dibertigarria ere izaten zen. Ariketa hauen bitartez jendaurrean lasai egoten laguntzen dutela uste dut eta hurrengo kurtsoetan aurkezpenak egiterakoan lotsa pixka bat kentzeko balio dutela uste dut. 

Argazki hau urtekaritik aterata dago eta eskolaz kanpoko ekintza bateko klasea da, musika hasiera hain zuzen. Ekintza honen barruan dantza eta lengoaia musikala egiten genuen. Niretzat esanguratsua da geroago musika modu seriioago batean ikasten hasi nintzelako eta ez dakit honi esker izan zen baina urte nahiko eman nituen. 
Irakasle bezala uste dut ematen dugun irakasgaia erakargarri eta dinamiko egiten saiatu behar garela, eta ahal den neurrian dibertigarria. Lehen hezkuntzan irakasleek duten eraginaga kontuan izanda, oso garrantzitsua iruditzen zait ikasketak erakargarri egitea ikaseentzat. 

Honako argazki hau txango bat egin ondorengoa da. Kurtso amaieran egin genuela uste dut eta museo batera joan ginen. Egia esan, ez dut ondo gogoratzen zer egin genuen, baina museoan ikusi genuenari buruzko galdera batzuk erantzun genituela bai. 
Museoetara eta antzeko lekuetara joatea interesgarria dela uste dut, batzuetan umeek gehiago ikasten dutelako txango hauetan klasean baino. Baina horretarako ados nago lekuan egon eta gero galdera batzuk egitea edo nolabait zer ikasi duten erakusteko aukera ematea.

Azken argazki hau urtekaritik ere aterata dago. Oraingoan antzerkilaritza tailerrean gaude eta izenak dioenez, antzerkiak egiten genituen. Egia esan antzerki bakarra egiten genuen hiruhileko bat egiten genuen eta ikastola egunean ikasle zein gurasoen aurrean antzerki bat egin behar genuen. Hasieran arraro sentitu nintzen aurreko urtean egon zinen umeak zeudelako eta barregarri geratzearen beldur izan nintzen. Baina egun batzuk pasatu eta gero taldean guztiz sartuta nengoen.
Egia esan kanpoko ekintza hau ez da ikastola askotan ematen eta ume askorentzat erabilgarria dela pentsatzen dut. Besteen aurrean egoten eta beldurrik gabe hitz egiten laguntzen baitu. 

miércoles, 8 de febrero de 2017

7/2/2017

Oinarrizko hezkuntzako curriculuma

IKASI

Zer? - Edukiak (Diziplinarra/ 2 ziklo):

1. Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia:
  • Euskara eta literatura, eta gaztelania eta literatura.
    • Edukiak: (119-120. or.)
      • LH-ko 1. zikloko edukiak. (120-123. or.)
      • LH-ko 2. zikloko edukiak. (124-128. or.)

  • Atzerriko lehen hizkuntza.
    • Edukiak: (142-143. or.)
      • LH-ko 1. zikloko edukiak. (144-148. or.)
      • LH-ko 2. zikloko edukiak. (148-152. or.)

2. Matematikarako konpetentzia:
  • Edukiak. (164-165. or.)
    • LH-ko 1. zikloko edukiak. (166-171. or.)
    • LH-ko 2. zikloko edukiak. (171-177. or.)

3. Zientziarako konpetentzia:
  • Edukiak. (191-192. or.)
    • LH-ko 1. zikloko edukiak. (192-195. or.)
    • LH-ko 2. zikloko edukiak. (195-198. or.)

4. Konpetentzia sozial eta zibikoa:
  • Gizarte-zientziak:
    • Edukiak. (209-211. or.)
      • LH-ko 1. zikloko edukiak. (212-215. or.)
      • LH-ko 2. zikloko edukiak. (215-218. or.)

  • Balio sozial eta zibikoak:
    • Edukiak. (237-238. or.)
      • LH-ko 1. zikloko edukiak. (238-240. or.)
      • LH-ko 2. zikloko edukiak. (240-242. or.)

5. Arterako konpetentzia:
  • Edukiak. (252. or.)
    • LH-ko 1. zikloko edukiak. (253-256. or.)
    • LH-ko 2. zikloko edukiak. (256-260. or.)

6. Konpetentzia motorra:
  • Edukiak. (268-270. or.)
    • LH-ko 1. zikloko edukiak. (270-272. or.)
    • LH-ko 2. zikloko edukiak. (272-274. or.)

Zertarako?- Helburuak/konpetentziak:    

3 motatako konpetentziak daude: oinarrizkoak, zeharkakoak (5) eta diziplinartekoak (7).

Konpetentziak eta bakoitzaren helburua:
  1. Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia:
  • Euskara eta literatura, eta gaztelania eta literatura.
    • Helburua: (118. or.)
  • Atzerriko lehen hizkuntza.
    • Helburua: (142. or.)

     2. Matematikarako konpetentzia:
  • Matematika.
    • Helburua: (163. or.)

     3. Zientziarako konpetentzia:
  • Naturaren zientziak.
    • Helburua: (190. or.)

     4. Konpetentzia sozial eta zibikoa:
  • Gizarte-zientziak.
    • Helburua: (208-209. or.)
  • Balio sozial eta zibikoak.
    • Helburua: (237. or.)

      5. Arteko konpetentzia:
  • Arte-hezkuntza.
    • Helburua: (251. or.)

6. Konpetentzia motorra:
  • Gorputz-hezkuntza.
    • Helburua: (268. or.)

Oinarrizko konpetentziak:
  1. Oinarrizko zehar-konpetentzia. (19-22. or.)
  2. Oinarrizko diziplina barneko konpetentziak. (22-26. or.)
  3. Oinarrizko konpetentziak, curriculum-edukiak eta euskal curriculumaren berariazko edukiak. (27-28. or.)

Zeharkako konpetentziak:
  1. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia: (30-34. or.)
  • Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.

  1. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. (34-39. or.)
  • Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.

  1. Elkarbizitzarako konpetentzia. (40-44. or.)
  • Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.

  1. Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia. (45-48. or.)
  • Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.

  1. Norbera izaten ikasteko konpetentzia. (48-56. or.)
  • Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.

Konpetentzia diziplinarrak:
  1. Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia:
  • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, arlo/ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta hizkuntza -arloek eta -ikasgaiek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

  1. Matematikarako konpetentzia:
  • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, arlo/ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta matematikaren arloak eta ikasgaiak ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

  1. Zientziarako konpetentzia:
  • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, arlo eta ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta zientziako arloek eta ikasgaiek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

  1. Teknologiarako konpetentzia:
  • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta teknologiaren ikasgaiak ematen duen laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

  1. Konpetentzia sozial eta zibikoa:
    • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen arloak eta ikasgaiak, arloen eta ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta arlo eta ikasgai sozial eta zibikoek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

  1. Arterako konpetentzia:
    • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen arloak eta ikasgaiak, arloen eta ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta artearen arloek ikasgaiek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

  1. Konpetentzia motorra:
    • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen arloak eta ikasgaiak, arloaren eta ikasgaiaren ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta konpetentzia motorrak ematen duen laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

Noiz?- Etapa/ziklo (2):
Lehenengo eta bigarren zikloetan gertatzen da.

Nola? - Metodologian:

Metodologia konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegitik. (112-114. or.)
3 mota daude: soziala, konstruktibista eta interaktiboa.

EBALUATU
Noiz?- 1. Hasierakoa/Diagnostikoa:
     2. Hezigarria:
     3. Batutzaile/Amaierakoa:

Ebaluazioa konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegitik. (114-116. or.)

  1. hasierakoa/Diagnostikoa: Pisa azterken bidez.
  2. Hezigarria: Ebaluaketaren bidez, ikasleen hobekuntzak ikus ditzakegu.
  3. Batutzaile/Amaierakoa.

Nola?- Ebaluazio autentikoa.
     Testuinguruan errotutako ikaskuntza.
     Ebaluazio kualitatiboa/kuantitatiboa.

Ebaluazioaren edukiak. (115. or.)
  • Ebaluazio autentikoa eta testuinguruan errotutako ikaskuntza.

Ebaluazio-irizpideak eta lorpen-adierazleak. (116. or.)
  • Ebaluazio kualitatiboa eta ebaluazio kuantitatiboa.
    • Ebaluazio kuantitatiboa: numerikoa da. Hezkuntza sailak derrigortzen du.
    • Ebaluazio kualitatiboa: ez da numerikoa. Ikasleari esaten zaio ondo egin duena eta hobetu beharrekoa.

Zer?- Konpetentziak: (Diziplinarrak/Zeharkakoak)
Konpetentzia diziplinarrak hartu behar ditugu zeharkakoak egiteko.

3 motatako konpetentziak daude: oinarrizkoak, zeharkakoak (5) eta diziplinartekoak (7).

Oinarrizko konpetentziak:
  1. Oinarrizko zehar-konpetentzia. (19-22. or.)
  2. Oinarrizko diziplina barneko konpetentziak. (22-26. or.)
  3. Oinarrizko konpetentziak, curriculum-edukiak eta euskal curriculumaren berariazko edukiak. (27-28. or.)

Zeharkako konpetentziak:
  1. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia: (30-34. or.)
  • Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.

     2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. (34-39. or.)
  • Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.

     3. Elkarbizitzarako konpetentzia. (40-44. or.)
  • Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.

    4. Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia. (45-48. or.)
  • Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.

     5. Norbera izaten ikasteko konpetentzia. (48-56. or.)
  • Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.

Konpetentzia diziplinarrak:
  1. Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia:
  • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, arlo/ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta hizkuntza -arloek eta -ikasgaiek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

     2. Matematikarako konpetentzia:
  • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, arlo/ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta matematikaren arloak eta ikasgaiak ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

     3. Zientziarako konpetentzia:
  • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, arlo eta ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta zientziako arloek eta ikasgaiek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

     4. Teknologiarako konpetentzia:
  • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta teknologiaren ikasgaiak ematen duen laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

     5. Konpetentzia sozial eta zibikoa:
    • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen arloak eta ikasgaiak, arloen eta ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta arlo eta ikasgai sozial eta zibikoek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

    6. Arterako konpetentzia:
    • Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen arloak eta ikasgaiak, arloen eta ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta artearen arloek ikasgaiek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.

   7. Konpetentzia motorra: